Andreas Hofer

Andreas Hofer

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaSandwirt (en) Itzuli eta St. Leonhard in Passeier, 1767ko azaroaren 22a
HerrialdeaHabsburgotar monarkia
HeriotzaMantua, 1810eko otsailaren 20a (42 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Familia
Ezkontidea(k)Anna Ladurner (en) Itzuli
Seme-alabak
ikusi
  • Johann Hofer von Passeyr (en) Itzuli
LeinuaQ47245263 Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakburuzagi militarra eta nekazaria
Graduakomandante
Hofer Denkmal Berg Isel Innsbruck

Andreas Hofer (Sankt Leonhard, 1767ko azaroaren 22 – Mantua, 1810eko otsailaren 20) Tirolgo abertzalea izan zen. Austriaren armadako soldadua izan zen. Gero, Pressburgeko (Bratislava) Itunean (1805) xedatuaren arabera Tirol Bavariaren mende gelditu behar zela eta, bavariarren eta haien laguntzaile ziren frantsesen aurkako matxinada antolatu zuen. Austriarren laguntzarekin bi aldiz nagusitu zitzaion Bavariako armadari Bergisel mendian, Innsbrucken ondoan (1809). Znaimeko armistizioaren ondorioz, ordea, frantsesen esku geratu zen Tirol. Lefebvre mariskalaren gudaroste askoz indartsuagoari aurre eman zion, baina saldukeria baten ondorioz gudaroste italiarren eskuetan utzi zuten (1810eko urtarrila). Mantuan fusilatu zuten, Napoleonen aginduz, 1810eko otsailaren 20an. 1823an haren gorpua Innsbruck-era eraman zituzten. Tirolgo heroi nazionala da.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-3-9 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andreas Hofer Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Austria
Artikulu hau Austriako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.