Asmakuntza
- Artikulu hau objektu edo teknika berriari buruzkoa da; hitz-jolasa gaitzat duena beste hau da: «Igarkizun»
Asmakuntza edo asmakizuna ezaugarri, propietate eta erabilera berriak dituen objektu, teknika edo prozesua da. Historian zehar izandako asmakuntzak erosotasuna eta bizi-kalitatea hobetu izan dituzte gehienetan; armen kasuan esaterako horrela izan ez bada ere. Aspaldiko gizakiek asmakizunak oinarrizko beharrak (janaria, loa, berotasuna,... ) asetzeko gauzatu zituzten. Gaur egun aldiz, kontsumo-gizartearen baitan, asmakizunek hain oinarrizkoak ez diren nahiak asetzeko balio dute.
Asmakizunak eratzeko orduan, garrantzitsua izaten da diseinua: material eta piezen aukeraketa eta erabilgarritasuna, ergonomia izeneko arloaren baitan aztertzen dena. Egun, asmakuntzarako prozedura sistematikoak erabiltzen badira ere, irudimena ere faktore garrantzitsu da asmakuntzak sortzeko.
Kanpo estekak
- Datuak: Q14208553
- Multimedia: Inventions / Q14208553
Artikulu hau zientziari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |