Iñaki Aierra

Iñaki Aierra
Bizitza
JaiotzaAltsasu, 1947ko uztailaren 30a (76 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
ikusi
  • Helena Taberna
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea
IMDB: nm0014524 Edit the value on Wikidata

Iñaki Taberna Aierra (Altsasu, 1947ko uztailaren 30a) nafar antzerki- eta zinema-antzezlea da. Madrilen antzerkigintzan aritu ondoren, Argentinan parte hartu zuen lehen filmean, euskal immigrazioari buruzkoa: Mientras me dure la vida (1980), Carlos Otaduyren zuzendaritzapean. Hurrengo urtean Carlos Sauraren Dulces horas filmeko protagonista izan zen, eta lan egin zuen Imanol Uriberen Segoviako Ihesan eta Jordi Grauren La leyenda del tambor-en. Telebistan ere lan egin zuen garai hartan: Anillos de oro (1983). Aldi berean, lan asko egin zuen antzerkian: Juguemos a las verdades (1978), El bazar del cuco (1980), Ivanov (1983), Caballito del diablo (1985). Beka baten laguntzaz, New Yorkera joan eta Actor's Studio antzerti-eskola famatuan jardun zuen. 1988an Espainiara itzuli eta Jaime Caminoren Luces y sombras filmean lan egin zuen (1988). Telebistan jarraitu zuen lanean: Leo Eatonen Time line (1988), Ramón Parejaren Buscando a Carmen (1992), Vicente Escriváren Requiaem por Granada (1990), eta orobat zineman: Manuel Huergaren Antártida (1994), Salvador Carrascoren La otra conquista (1997).

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12260018
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 7921
  • Lur: 00137/eu_a_1379/a1379
  • Wd Datuak: Q12260018